Korrikaren abiatzea zuzenean Goiena Telebistan eta Goiena.eus-en

Goiena 2017ko mar. 30a, 11:40

Gaur, 16:00etan Otxandiotik abiatuko den Korrikaren 20. edizioarekin bat egingo dugu Goiena Telebistan eta Goiena.eus-en streaming bidez.

Euskarazko hedabideen telebista saio bateratua Otxandion

Berria, EITB, Hamaika Telebista, Kanaldude, Tokikom , Xaloa eta Goiena elkarlanean arituko gara Korrikaren zuzenekoa eskaintzeko.

Otxandioko saioa martxoaren 30ean 16:00etan hasiko da. Hedabide bakoitzaren webgunean, ikusi ahal izango da zuzenean. Ilaski Serrano ETBkoa eta Ekhiñe Atorrasagasti Hamaikakoa izango dira aurkezle, eta beste hedabideetako kazetariak berriemaile lanetan ariko dira. Saioan elkarrizketak eta, batez ere, Otxandion egongo den giroa ikusi ahal izango da. Korrikaren lehen kilometroak ere eskainiko ditugu 20. Korrikaren abiatzea Otxandiotik izeneko saioan.

Iruñekoa, berriz, apirilaren 9an izango da, eta hori ere hedabide bakoitzaren webgunean eta ETB2, Hamaika telebista eta Tokikom elkartean dauden tokian tokiko telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean, eguerdian. Saio horretan azken kilometroak eta amaiera ekitaldia jarraitu ahal izango dira. 20. Korrikaren amaiera Iruñetik izena izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak