'Gurean.eus' jaio da, euskarazko komunikabide berria

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 28a, 12:38

TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen 23 edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu Gurean.eus-ek. Gertuko errealitatearen leiho globala izan gura du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez.

"Euskaraz pentsatu, sentitu eta bizi zara, Gurean zara". Horrela aurkeztu da Gurean.eus, euskal errealitate lokalaren leiho globala izatea helburu duen hedabide berria.

Gurean.eus TOKIKOM osatzen duten 60 komunikabideen 23 edizio digitalek sortutako albiste guztiak bateratzen ditu ohiko sailetan antolatuta: gizartea, ekonomia, kultura, kirolak, politika, ekitaldiak, euskara....

Gainera, sarean dagoen elkarlanerako gune irekia ere izan nahi du, gai berberaren gainean hainbat komunikabidek sortutako kronikei eta analisiei eta  TOKIKOM osatzen duten komunikabideen 250.000 ohiko irakurleen eta erabiltzaileen iritziei eta ekarpenei esker.

Sareko komunikabidea

Gurean.eus sarerako pentsatutako komunikabidea da, bereziki mugikorretatik kontsultatua izateko, baina tablet edo ordenagailu bidez irakurtzeko ere prestatuta dago. Eta informazio lokala emateko orduan izan daitekeen hutsune garrantzitsua betetzera dator.

Gurean.eus aktibo dago jada eta bazkideak diren komunikabideetako zein TOKIKOMekin erlazioa duten hainbat webgunetatik ere sartzeko aukera izango da, horretarako sortutako widget batzuen bitartez.

Erlazionatuak

'Gurean.eus' spota

Mirari Altube Arrese 2017 mar 28 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak