goiena.eus

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira

 Debagoiena

Aisialdia baliatuta euskararen erabilerari bultzada egiteko helburuarekin askotariko ekimenak antolatu izan dituzte Debagoieneko Mintzalagun taldekoek. Gaur goizean, bada, 41 lagunek egin dute Atxorrotx mendira irteera; eta han, garai baten zegoen gazteluaren gaineko azalpenak jaso dituzte Eskoriatzako Ibarraundi Museoko Arrate Landa eta Saioa Altzuaren bitartez.

Goizeko 10:30etan elkartu dira, Debagoieneko hainbat Mintzalagun taldeetatik etorritako kideak Eskoriatzako Euskaldun Berrien plazan. Handik abiatuta, eta bidean hainbat geldialdi eginda lasai egin dute gorako bidea.

12:00ak inguruan heldu dira Atxorrotxera eta ordurako zain zituzten Ibarraundi Museoko bi lagunak. "Garai baten han zegoen Nafarroako Erreinuko gazteluaren inguruko azalpen interesgarriak eman dizkigute; horien artean: Erdi Aroko Nafarroako Erreinuko ur-biltegi handiena zela Atxorrotxekoa, gazteluko harresien inguruko bitxikerien gainekoak ere bai, eta baita azken urteotan egiten ari diren indusketen gainekoak ere. Famili argazkia atera ostean, beherako bidea hartu dugu, eta behin plazara helduta, luntxa egin dugu plazako kontzejupeian. Mokadutxo eta mokadutxo artean, Saioak Atxorrotxeko gazteluarekin lotutako kondaira bat kontatu digu. Goiz pasa ederra egin dugu, eta gainera, atzo aurreikusten ez zen besteko eguraldi onarekin", azaldu du parte-hartzaile batek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 1

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 2

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 3

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 4

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 5

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 6

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 7

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 8

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 9

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 10

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 11

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 12

Debagoieneko Mintzalagun taldekoak Atxorrotxen izan dira - 13

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa