Errauskailuaren kontrako manifestazioa izango da bihar Donostian

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 24a, 16:08

Debagoiena Eredu plataformak, atxikimendua eman dio Errausketaren Aurkako Mugimenduak bihar, zapaturako Donostian antolatu duen manifestazioari.

Bihar, zapatua, errauskailuaren kontrako manifestaldia izango da Donostian, eta Debagoiena Eredu plataformak parte hartzeko deia luzatu die eskualdeko herritarrei.

Anoetatik, Erraustegirik ez! Alternatiba dagoelako leloarekin 17:00etan abiatuko da Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatutako protesta ekimena eta Debagoiendarrak ere bertan izango direla adierazi du Enrique Letona Debagoiena Eredu plataformako kideak.

Bailaratik autobusak

Gainera, autobusak antolatu dituzte bailaratik Donostiara joateko, eta kotxez joan beharrean, autobusak betetzeko eskatu die debagoiendarrei Letonak.

Elkartasuna

Debagoienetik errauskailua urruti samar egingo duten arren, bertan bizi direnei elkartasuna adierazteko han egongo direla gaineratu du Letonak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak