Liburuaren eguna heltzear

Ane Vitoria 2017ko mar. 22a, 13:41

Apirilaren 23an da Liburuaren Eguna, eta horren harira, Arrasateko Udal Liburutegian hainbat ekintza antolatzen hasi dira. 

Nahiz eta Liburuaren eguna apirilaren 23an izan, martxotik maiatzera bitartean hainbat ekintza egitea erabaki dute Udal liburutegian. Askotakoak dira ekintza horiek: haurrentzako ikuskizunak, gazteentzako lehiaketa, idazleen presentzia edota liburuen aurkezpena. 

Honako hau da egitaraua:

Martxoaren 30a: Ipuin kontaketa Xabier Olasoren eskutik. (Jokin Zaitegi, 18:30 eta 3-8 urte bitarteko umeei dago zuzenduta).

Apirilaren 6an: Ez Lemaio: Arrasateren Erreketa liburuaren aurkezpena. (Jokin Zaitegi, 19:00).

Apirilaren 26an: Solasaldia Julio Villar idazlearekin. (Jokin Zaitegi, 18:30).

Apiriliaren 27an: Solasaldia Ixiar Rozas idazlearekin (Biteri gela, 18:30)

Apirilaren 28an: Ina, nire ama afrikarra ikuskizuna. (Kulturateko areto nagusia, 18:30 eta 7 urtetik aurrerako umeentzat).

Maiatzaren 4a: Itzalezko titere tailerra. (Santa marinako auzo bibliotekan, 18.00. Izen ematea apirilean plaza mugatuak direlako).

Maiatzaren 5ean: EAEko I.Booktuber lehiaketa. (Jokin Zaitegi, 17:00)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak