GEDren 2017ko lehen galdeketan %24,3ko parte-hartzea izan da

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 20a, 10:59
Herritarra bozkatzen atzo. Argazkia: GEDk egunaren gainean egindako bideotik.

Iazko ekainean Debagoienean egindako galdeketaren ostean etorri dira Gure Esku Dagok 2017an deitutako lehenengoak: Astigarragan, Hernanin, Oarsoaldean eta Tolosaldean (Gipuzkoa), eta Larrabetzun (Bizkaia). Bataz beste %24,3ko parte-hartzea izan zen atzo, iaz Debagoienean, ostera, %29,51.

Status politikoaren gaineko galdeketa 35 herritan egin zuten atzo, martxoak 19, Gure Esku Dagok deituta; 30.204 herritarrek eman zuten botoa, hain zuzen ere. Oiartzualdean %20,6koa izan zen parte-hartzea, Tolosaldean %31,1ekoa, Hernanin %24,77koa, Astigarragan %19,99koa eta Larrabetzun %57,98koa.

Debagoienean %29,51

Debagoienean 16.093 lagunek eman zuten botoa 2016ko ekainaren 5ean, %29,51. Hona hemen orduko datuak:

  • Debagoiena: 16.093 (%29,51)
  • Arrasate: 4.505 (%23,56)
  • Bergara: 3.838 (%30,26)
  • Oñati: 3.371 (%35,68)
  • Aretxabaleta: 1.700 (%29,41)
  • Eskoriatza: 894 (%26,60)
  • Antzuola: 709 (%40,42)
  • Aramaio: 639 (%51,24)
  • Elgeta: 345 (%36,86)
  • Leintz Gatzaga: 107 (%52,71)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak