Kobazuloen eguna ospatuko dute asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 14a, 09:35

Lurpea taldearen ekimenez, Kobazuloen VIII. eguna ospatuko da Euskal Herriko hainbat kobetan. Bisita bereziak, tailerrak, erakustaldiak eta deskontuak egongo dira. Arrikrutzen, esaterako, lehengo gizakiak sua nola egiten zuen edo zein animalia bizi ziren azalduko dute zapatuan arkeologia esperimentalean oinarrituriko tailerren bitartez. Domekan, erdia balioko du koba ikusteko sarrerak.

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako Lurpea elkartea eta elkarte honek antolatu du, zortzigarren aldiz, kobazuloen eguna.

Asteburuan egingo dira ospakizunak, zapatuan eta domekan. Leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte eta sarrerek %50eko deskontua izango dute domekan. Zapatuko zein domekako tailerretan eta bisitetan parte hartzen dutenek La Bastide Clairence-n dagoen Argizagita etxean asteburu batez gozatzeko aukera eta anaitutako kobazulo guztietan sartzeko bonu baten zozketan parte hartuko dute.

Arrikrutzen

Oñatiko Arrikrutz kobetan ere egitarau berezia prestatu dute kobazuloen eguna ospatzeko:

  • zapatuan: 53 galerian burutzen diren ohiko bisitak etxeko txikiei zein familiei bideraturiko tailerrez osatuak izango dira. Zein animalia edo gizaki ibili zen Arrikrkutz Oñatiko koben inguruan? Nola lortzen zuen lehen gizakiak sua piztea? Nola aurkitzen dira animalia edota gizaki hauen aztarnak? Galdera hauen zein beste batzuen erantzuna arkeologia esperimentalean oinarrituriko tailerren bitartez bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du bisitariak.
  • domekan: 53 galeriako bisita turistikoa erdi prezioan burutu ahal izango da.

Edozein ekintzatara joateko, komeni da izena aurrez ematea. Hauek dira bideak: 943 08 20 00 telefono zenbakira deituz edo arrikrutz@onati.eus helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak