goiena.eus

Hunkituta jaso dute herritarrek egin dieten omenaldia Jasone Diaz de Gereñuk eta Agurtzane Elkorok

 Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Goizean egin dute Aresko martxa. Iaz baino jende gehiago, (%40a gehiago antolakuntzaren arabera) 400 lagunek parte hartu dute. Batzuk korrika egin dute zazpi kilometroko ibilbidea Eskoriatzatik Aretxabaletara. Gehienek, aldiz, lau kilometroko ibilbidea egin dute oinez.

Aresko martxa abiatu aurretik, Jasone Diaz de Gereñuri Eskoriatzako plazan omenaldia egin diote. "Ametsak errealitate bilakatzeko egunero egin behar da borroka; nik kirol arloan, eskubaloian borrokatu nuen, baina edozein arlotan borrokatu behar da helburuak betetzeko", adierazi du hunkituta.

Aretxabaletan aldiz, egun UDAko presidentea den Agurtzane Elkorok jaso zuen omenaldia. "Sorpresa bat izan da; ez nuen espero errekonozimendu hau eta oso pozik nago nirekin gogoratu izanaz, ilusioa egin dit. pausorik pauso emakumearen presentzia indartuz doa kirolean, baina oraindik ere falta da egiteko eta egunero da Martxoaren 8a", azaldu du Elkorok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa