Ostera ere lider izateko aukera paregabea du Antzuolak zapatuan

Xabier Urtzelai 2017ko mar. 9a, 15:16
Antzuola gola ospatzen.

Lehen erregional mailako igoera fasean lehenengoa eta bigarrena izango dira zein baino zein gehiago bihar Estalan (16:30, Goiena telebista). Joan den astean Eibartarraki 5-0 irabazita, moralez beteta daude Antzuolakoak. Hala, Billabonan jasotako 2-0ekoari buelta eman gura diote.

Ohorezko erregional mailan Aloña Mendi da etxean jokatuko duen bakarra, eta oñatiarrendako liga amaiera honetako finaletako bat izango da, gainera. Urzelairen mutilek 13. postuan dagoen Beti Gazte izango dute aurrean (domeka, 16:30). Mondrak eta Aretxabaletak, ostera, kanpoan jokatuko dute. Arrasateko taldeak Mutrikun (zapatua, 16:30) eta Aretxabaletak Donostian, Vasconiaren kontra (zapatua, 17:30).  

Erregional preferentean, joan den astean jaso zuen Bergarak ligako lehen porrota etxean. Hala ere, lider jarraitzen dute sei puntuko aldearekin, eta bihar Alegian (Intxurreren kontra, 15:30ean) zaleen babesa izango dute, klubak autobusa antolatu du eta. Emakumezkoen igoera fasean, azkenik, Arizmendik lehen garaipenaren bila egingo du bidaia Errenteriara (zapatua, 17:00). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak