goiena.eus

Miren Elgarresta: "Oraindik asko dago egiteko eta hausnarketarako eguna ere bada martxoaren 8a"

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Berdintasuna eta erantzunkidetasuna kanpainaren berri eman zuen Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendari Miren Elgarrestak atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, Goiena telebistan.

Atzo, bestetik, hainbat kolektibo eta esparrutako gipuzkoarrak elkartu ziren, 120 lagun inguru, berdintasunaren eta kontziliazioaren gainean berba egin eta aurrera begirako erronken gainean hausnartzeko; erakundeetako ordezkariak ere izan ziren, besteak beste, Markel Olano diputatu nagusia eta Miren Elgarresta.

Jasotakoak Kontziliazioaren eta Ardura Partekatuaren Foru Planean sartuko dituzte. Plan hau Aldundiaren ardatz estrategikoetako bat da berdintasunari dagokionez, eta helburu du neurri zehatzak ekartzea kontziliazioaren eta ardura partekatuaren alde.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Hausnarketarago eguna baino hitzetatik ekintzetara pasatzeko eguna da gure iritziz eta ez dugu ikusten PNV-PSOEk gidatutako aldundiak eta Berdintasun zuzendaria den Elgarrestak horretarako asmorik duten. Gaur bertan, Martxoak 8, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ondorengo puntu/ekintza konkretuen aurka bozkatu dute:

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek (BBNN) dei egiten diote Gipuzkoako Foru Aldundiari (GFA) azken bi legegintzaldietan zerbitzu publikoetan izandako murrizketen genero-azterketa egiteko, eta hauekin atzera eraginezko neurriak proposatzeko.

2. Gipuzkoako BBNNek dei egiten diote GFAri legegintzaldian murrizketarik ez burutzeko herritarrei zuzendutako zerbitzu publikoetan, bereziki emakumeengan eragingo duten zerbitzuei dagokienean.

3. Gipuzkoako BBNNek dei egiten diete GFAri berdintasun diru lerroak igotzeko 2018 eta 2019ko aurrekontuetan.

4. Gipuzkoako BBNNek dei egiten diote GFAri murrizketek emakumeengan eragin dituzten ondorio kaltegarriak ikusarazteko, jendarteratze lanari eutsiz.

5. Gipuzkoako BBNNek dei egiten diote GFAri bere baliabide publikoen eta menpeko berdintasunaren eta indarkeri matxistaren prebentzio plan, programa eta zerbitzu guztien eraginaren ebaluaketa bat egiteko. Eraginaren ebaluaketa gizarte zibileko organizazio espezializatuekin elkarlanean egingo da, sei hilabeteko epean.

6. Gipuzkoako BBNNek dei egiten diote GFAri gizonei zuzendutako genero programen eta politiken bilakaera sendotzeko, hauen estatus menderatzailearen erresistentzia, maskulinitate eredu hegemonikoak deseraikitzearen beharra eta hauen pribilegioak mantentzeak eragiten dituen kostuak kontuan hartzen dituztenak. Politika hauek garatu behar dira berdintasunaren eta genero indarkeriaren aurkako borrokaren alorrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa