Igandean bukatu zen lehiaketan izena emateko epea eta hurrengo pausua aurkeztutako blogen artean gustukoena bozkatzea izango da. Guztira 129 blog aurkeztu dira eta lau kategoriatan banatzen dira: kultura arloan izan da blog gehien bildu dituena, 58 blog aurkeztu dira eta. Kategoria honetan artea, diseinua, moda, sukaldaritza, musika, zinema edo literatura gaiak jorratzen dira. Beste kategoriatan, 27 blog aurkeztu dira aisialdiarekin lotutakoak, 21 gizarte eta politikan; zientzia eta teknologia arloan aldiz, 23 blog daude lehian.
Martxoaren 10a bitartean zabalik izango da gustukoena den bloga aukeratzeko tartea, erabiltzaileen eta epaimahaiaren artean erabakiko baitute kategoria bakoitzean finalista izango diren hiru blogak. Botoa blogetan.eus webgunean eman daiteke eta Twitter bitartez norberaren bozka zabaltzeko aukera ere badago.