Mugikorraren erabilerak semaforoen diseinuan eragiten duenean

Jokin Guridi 2017ko ots. 20a, 18:05

Holandako herri bateko zebrabideetan argiak jarri dituzte lurrean mugikorrari begira doazenak ikus dezaten. Oinezkoa erruduna den istripuen %98a mugikorren erabilerari lotuta dago.

Bodengraven-Reewijk izeneko herrian oinezkoek semaforoak errespeta ditzaten eta horren ondorioz istripuak izan ez ditzaten erabaki original bat hartu du: lurrean LED teknologia erabiltzen duten argiak jartzea. Funtzionamendua oso sinplea da, lurrean LED lerro bat jartzen da semaforoak dituzten zebrabidetan eta hauek semaforoak hartzen duen kolorez argiztatzen dira. Horrela, oinezkoak mugikorrari beherantz begira badoa lurrean ikusiko du semaforoa gorri edo berde duen.

Proiektua ‘+ Light Line’ deitzen da eta HIG Traffic Systems enpresak garatu du, Holandan gero eta gehiago ikusten den egoera bati erantzun bat eman nahian. Sare sozialen erabileraren gorakadak eta mezularitza zerbitzuen momenturoko erabilerak inguruan pasatzen denari arreta gutxiago eskaintzea dakar, baita musika entzuteko aurikularrak erabiltzea. Orain dela hilabete batzuk, Korean ere konturatu ziren arazo honena baina hauek kartel berezi batzuk atera zituzten oinez mugikorrari begira joateak izan ditzakeen arriskuez ohartarazteko. Proiektu piloto honek emaitza positiboak baditu, bidegorrietan ere instalatzeko aukera aztertzen ari dira, eta baita herrialdeko beste hiri batzuetara zabaltzea.

Lehen semaforo hauek eskola ingurutan instalatu dituzte, gazteak mugikorrari arreta gehiegi eta trafikoari ia arretarik eskaintzen ez diotela uste baitute herri honetako agintariek.

DGT-ek dioenez, oinezkoaren errua den istripuen %98a mugikorrari lotutako istripuak izaten dira. Ikerketa hau British Medical Journal-ek egindakoa da, mugikorraren erabilera oso barneratuta dauden herrialde garatuetan. Hala ere, konponbide honek hautsak harrotu ditu sare sozialetan, askok uste baitute ez duela benetako arazoa konpontzen: mugikorraren gehiegizko erabilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak