goiena.eus

Baserritarrekin batera pago motzen garrantzia ezagutzera

Aspalditik 'Zuhaitz eguna' izan dena 'Natura Eguna' izatera pasa da, baserritarren lana balioan jartzeko. Zapatuan pago motzen garrantzia landuko dute lehen hezkuntzako ikasleekin eta otsailaren 24ean fruta arbolak landatuko dituzte haur hezkuntzakoekin.

Aspalditik daramate Udalak, San Martin Eskolak eta Guraso Elkarteak Zuhaitz eguna elkarlanean antolatzen. Aurten ordea, ekimenari bueltatxo bat eman beste ikuspuntu batetik lantzea erabaki dute.
"Azken 60 urteetan %30tik %80ra pasa da lurzoruaren estalduran zuhaitzek duten presentzia. Ganaduak bere lekua behar du, eta mendi punta ingurutan zuhaitzik gabeko eremuek paisaia polita uzten dute" azaldu du Jon Ugarte Mendi eta Ingurumen zinegotziak. Hori dela eta, baserritarren lanean, eta horrek naturan duen eraginean jarriko dute fokua  hemendik aurrera.

Zapatuan lehen irteera

Gaur pago motzekin lotutako bi ikus-entzunezko landuko dituzte lehen hezkuntzako ikasleek, horietako bat Aramaion ikazkin aritutako Basilio Ugarteri buruzkoa izango da.

Bihar goizean 09:30ean San Kristobalera abiatuko dira. "Udalaren jabetzako lur batzuetara joango gara, pagoen adarrak moztera. Asmoa urtero errepikatzea da" azaldu du Ugartek.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa