'Debagoiena Eredu'k bat egin du GuraSOSen manifestazioarekin

Xabi Gorostidi 2017ko ots. 16a, 16:11

Domekan Donostiara joateko deia egin dute hondakinen arazoari konponbide adostua ematea aldarrikatzeko. Errauskailuaren finantzaketa ereduak gehien birziklatzen dituenak kaltetuko dituela ohartarazi dute. Debagoiendarren kasuan, errefusa tona bakoitzagatik hiru aldiz gehiago ordainduko lirateke. 

Zubietan egitekoa den errauskailua geratzea eskatu duen GuraSOS elkarteak manifestazioa deitu du domeka honetarako. Donostian izango da, eta eguerdiko 12:00etan abiatuko da Donostiako Artzai Onaren katedraletik. Elkarrekin, eta liskarrik gabe, hondakinen gaiari konponbide adostua, eta babes zabalekoa ematea aldarrikatuko dute bertan.

Errauskailuaren ordez, Debagoieneko hondakin bilketa tasa arrakastatsua hedatzea defendatzen du Debagoiena Eredu herri plataformak. Debagoiendarrei Donostiara joateko gonbidapena luzatu diete. Jasangarritasun argudioez gain, erraustegiaren finantzaketa eredua kritikatu dute.   "Gehien birziklatzen dutenek garestiago ordainduko lukete sortutako errefusaren tratamendua. Hala, Debagoiena litzateke Gipuzkoako mankomunitaterik kaltetuena, sortutako errefusa tona bakoitza gaur egun ordaintzen duena baino hiru aldiz garestiago ordainduko lukeelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak