Autoaren urruneko kontrolerako gero eta aukera gehiago

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 14a, 15:51
Iturria: El País

Autoaren funtzio batzuk mugikor edo urrutiko aginte bidez kontrolatu ahal izateak hainbat abantaila eskaintzen ditu, tartean, segurtasuna. Hau jakinda, auto fabrikatzaileak esfortzu handiak egiten ari dira arlo honetan. 

Aparkatzeko sentsoreak etorri ziren lehenik, eta azken urteetan autoa mugikor bidez aparkatzeko aukera gehitu da. Auto markak mugikorrerako garatutako aplikazioei esker, oso estuak diren lekuetan autoa aparkatzeko aukera izango dute etorkizun hurbilean auto guztiek. Marka batzuek jada aurkeztu dituzte aplikazio hauek, besteak beste, Audiren ParkPilot aplikazioa, 2014an Las Vegasen aurkeztu zena.  

Mugikorraren bidez autoko oinarrizko funtzio batzuk kontrolatzeko aukera ere asko iragartzen da gama altuko autoetarako, besteak beste, argiak itzali edo berogailua piztu daitezke autoa alboan izan gabe ere.

Baina autoa urrutitik kontrolatzeko aukera honetan askoz gehiago sakontzen ari dira auto markak. Segurtasuna gidarien beldur handienetako bat dela ikusita, arrisku egoeretan urruneko kontrolaren bidez 4X4 autoak gidatzeko aukera garatzen ari dira markak. Gidariak errepidean zailtasunak aurkituz gero, autotik jaitsi eta mugikorraren bidez autoa gidatu ahalko du etorkizun hurbilean, adibidez, amildegiak dituzten bide estuetan edo autoa iraultzeko arriskua dagoen tokietan. Honi esker, istripuetarako arriskua murriztuko litzatekeela uste dute auto fabrikatzaileek.

Bestalde, mezu bidez autoko giltza birtuala beste pertsona bati bidaltzeko sistema garatzen ari dira. Autoaren jabeak aplikazio baten bidez beste pertsona bat baimendu dezake bere ibilgailua ireki eta gidatzeko. Gainera, baimen hau denbora zehatz baterako mugatu ahalko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak