goiena.eus

Lanzaroteko ironmanerako bidean, Tuteran lehen geldialdia

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena

Kirol erronka berriarekin hasi du urtea Beñat Arnaizek. Maiatzean distantzia luzera egingo du salto, Lanzaroteko ironmana du-eta begiz jota. Eta bitartean han eta hemen ibiliko da, prestakuntza moduan erabiliko dituen lasterketetan parte-hartzen. Eta irabazten. Domekan lehen garaipena poltsikoratu zuen, Tuteran. 

Lanzaroteko ironmanerako bidean, Tuteran lehen geldialdia
Beñat Arnaiz Tuterako helmugan. Argazkia: Beñat Arnaiz / Facebook. | Ikusi handiago | Argazki originala

Tuterako maratoi erdia irabazi zuen Beñat Arnaizek domekan (1.11.03). Garaipen berezia izan zen, urteko lehenengoa, Lanzarotera begira lanak bide onetik doazela erakusten duena, eta batez ere, hankekin baino bihotzarekin lortutakoa. Izan ere, duela gutxi zendu den Pili Otxoa amaginarrebari eskaini ahal izan zion garaipena atleta aretxabaletarrak. Ez da izango azkena, seguru.

Hamar kilometrokoen erritmora

Aretxabaletarrak ez zuen kontrariorik izan. Egun euritsuan, Arnaizek hasieratik jarri zuen erritmo bizia, eta konturatu zenerako 10.000 metroko lasterketa egin behar zuten atleten multzoan zegoen. Maratoi erdia egin behar zuen bakarra zen bera. Erritmoari eusteko erabakia hartu zuen, indartsu sentitzen zen seinale, eta helmugara arte jarraitu zuen. Hala, 15 segundora helmugaratu zen bigarren izan zen Zaragozako Jose Antonio Muro, eta Iruñeako Asier Latxeta izan zen hirugarren. 

Lasterketa berean, Gaizka Romero arrasatearra bosgarren sailkatu zen sailkapen orokorrean, eta senior mailan lehenengoa izan zen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa