Haizeak nabarmen baldintzatu du Aloñak eta UDAk jokatutako derbia

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 12a, 19:25
Aloña eta Aretxabaleta taldeen derbia Azkoagainen.

Azkoagainen jokatutako Aloña eta Aretxabaletaren aurkako partiduan ez da izan golik. Jende dezente batu da bertan derbia ikusteko, baina egiten zuen haizearengatik ez da egon modurik jokorik ikusteko. Hainbat aukera izan dituzte bi taldeek, baina azkenean, berdinketarekin amaitu da norgehiagoka.

Haize zakarrak astindu du Azkoagain, eta alboko sake ugari atera bezain pronto irten dira kanpora horren eraginez. Horrez gain, atezainek ateko sakea ateratzean, edo faltaren bat egon denean, baloia ezin geldi mantendu aritu dira jokalariak.

Lehen zatian ez da gol aukerarik izan ez ate batean, ez bestean. Bigarren zatian aldiz, hasi eta gutxira, Aloñako Martxel Aiastuik aukera polita izan du buruz jaurti duen errematea sareratzeko, baina kanpora joan da. 38. minutu aldera, bestalde, UDAko Iker Sanchezek area kanpotik jaurtikitako jaurtiketa langa gainetik joan da gutxigatik. Hala, besteak beste, bi aukera nabarmen hauek sare barrura sartu barik amaitu da partidua. Bada, taldeek ezin izan dute euren jokoa egin haizeak baldintzatuta eta 0-0 amaitu da partidua, puntu banaketarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak