Zoru klausulen inguruko informazioa eman dute Kulturateko hitzaldian

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 10a, 19:48

Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak antolatutako Zoru klausulak, hipoteka gastuak eta abusuzko klausulak hitzaldia eman dute Maite Ortiz, Jose Maria Erauskin eta Xabi Soto abokatu eta aholkulari juridikoak. Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak, zoru klausulei buruz emandako epaiari lotutako hainbat zehaztapen eman dituzte hizlariek, eta Kulturateko areto nagusia bete egin da.

Zoru klausulak baliogabeak direla adierazi dute hitzaldian parte hartu duten abokatuek, eta bankuek bidegabeki  kobratutako dirua itzuli beharko luketela, hipoteken hasiera-hasieratik kobratutakoa, hain zuzen ere.

Informatzearen garrantzia

Horrez gain, azpimarratu dute kontuz ibili behar dela, eta zoru klausula duenari informazioa eskatzeko gomendatu diote. Hala azaldu du Maite Ortiz abokatuak: "Gobernuak lege-dekretu bat atera berri du, eta horrek ahalbidetzen du familiak zuzenean entitatearekin negoziazioetan hastea. Entitateak ez daude zoru klausula hori baliogabe uztera behartuta, beraz, negoziazio hori aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Horregatik, prozedura horrekin hasi aurretik komeni da oso ondo informatzea". Eta gaineratu du, bigarren aukera gaia bide judizialetik bideratzea dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak