Ziberkrimena delinkuentzia ekonomikoaren %32a da estatuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 9a, 10:10

Atzo Madrilen egin zen CyberSec 2017 jardunaldian, Instituto Nacional de Ciberseguridad-eko (INCIBE) Luis Hidalgok jakinarazi zuenez, INCIBEk 2016an 115.000 zibereraso kudeatu zituen, 2015eko erasoen bikoitza baino gehiago. Eraso hauen kalterik handienak herritarrek eta enpresek jasaten dituzte.

“Ziberkrimenaren arduradunak jada ez dira sistemen puntu ahulen bila dabiltzan hacker-ak, mekanismo sofistikatuak dituzten talde antolatuak baizik”, argitu zuen Guillermo Fuentek, Panorama Technologies aholkularitza informatikoko zuzendari teknikoak.

Madrilgo Executive Forum-ek antolatutako jardunaldian parte hartu zuten adituak, ados azaldu ziren, gaur egungo zibermehatxurik handiena ransomware bidezko erasoa dela adieraztean. Ransomware-a asmo gaiztoko programa informatiko bat da, zeinak sistemako artxibo batzuk kutsatu ostean, hauetarako sarbidea ukatu eta horiek berreskuratzeko dirua eskatzen dion erabiltzaileari. Fuentek adierazi duenez “ahalik eta informazio gehien biltzen dute erabiltzaileari saltzeko edo xantaia egiteko eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) dira kaltetuenak”. Gaur egun, aktibitate hauen diagnostikorako “bataz beste 143 egun” behar direla ere adierazi du Fuentek eta “hau azkartzea ezinbestekoa” dela esan du.

Bestalde, Interneten beste iruzur batzuk ere indarra hartzen ari dira, besteak beste, existitzen ez diren denden bidezko opari-bonuen salmentak, lanpostu faltsuen eskaintzak eta igorle faltsuak dituzten mezu elektroniko masiboak, zeintzuetan erabiltzaileei banku kontuetako datuak eta pasahitzak betetzea eskatzen zaien.

Irudian mezu elektroniko bidezko iruzur bat

Eraso hauen kalteak ahalik eta urrienak izateko “aldizka gailuetako edukien segurtasun kopiak egitea funtsezkoa da, batez ere enpresentzat” adierazi du ElevenPaths Telefónica-ko segurtasun burua den Pablo San Emeteriok. Honekin batera, pasahitzak “indartsuak eta sarri aldatzea”-ren garrantzia azpimarratu du.

Honetaz gain, EYko Global Information Security Survey-k urtarrilean argitaratu zuen txostenaren arabera, enpresetako zuzendarien %87ak beraien enpresetako zibersegurtasunarekiko konfiantza falta daukate. Hala ere, ikerketan parte hartu duten munduko 1.700 exekutiboen %62ak ez luke zibersegurtasunerako aurrekontua igoko zibereraso bat jasan ostean, itxura batean ez badira ageriko kalterik egon.

Erlazionatuak

2016ko pasahitz erabilienak

Jokin Guridi 2017 ots 01 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak