Zein da sare sozialik erabiliena munduko herrialde bakoitzean?

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 7a, 17:57
Sare sozial nagusia herrialde bakoitzean (Iturria: Vincos Blog)

Aztertu diren 149 herrialdeetatik 119tan Facebook da sare sozial erabiliena. Hala ere, aurreko urtearekin alderatuz, bederatzi herrialdetan galdu du lehen postua Odnoklassniki, Vkontakte edo Linkedin-en alde.

Urteroko legez, Vincos Blog-ean argitaratu dira datu hauek, horretarako Alexa eta SimilarWeb, data trafiko aztertzaileen datuak erabili dituztelarik.

Errusian VKontakte-k kendu dio lekua Facebook-i eta Txinan berriz QZone-k. Aipagarria da baita ere, herrialde batzuetan, besteak beste, Botswana, Mozambike, Namibia, Iran eta Indonesian, Instagram-ek irabazten duela, eta Afrikako herrialde batzuek nahiago dutela LinkedIn sare sozial profesionala.

Vincos Blog-ekoek, herrialde bakoitzeko sare sozial nagusiaz gain, bigarrena zein den ere aztertu dute. Kasu honetan, 57 herrialderen datuak aztertu dituzte, eta horietatik 37tan Instagram-entzat da bigarren posizioa. Aurreko urteko datuekin alderatuta bost herrialdetan galdu du postu hori: Australia, Kanada, Danimarka, Zeelanda Berria eta Estatu Batuetan. Reddit sare sozialak berriz, bost estatutan bigarren postura igotzea lortu du: Australia, Kanada, Danimarka, Zeelanda Berria eta Norvegian. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak