Natra Oñatik 82-86 galdu Erroibideren kontra; MUk etxetik kanpora irabazi

Xabier Urtzelai 2017ko ots. 5a, 13:05

Euskadiko bigarren mailan atzealdeko postuetatik irten ezinda dabil Natra Oñati. Atzo Erroibide Irunen bisita izan zuten Aitor Ugarteren mutilek, eta lau puntuko aldeagatik galdu zuten. Hala, Oñatiko taldeak ezin izan dio joan den astean Paules Skoda taldearen kontra lortutako garaipenari jarraipena eman.

Sailkapeneko aurrealdeko postuetan dagoen taldea da Erroibide Irun, eta hala ere etxekoek gertu izan zuten garaipena (82-86). Puntuek, baina, ihes egin zuten Zubikoatik, eta txarrena da datorren asteko kontrario Goierri Verkol ere aurrealdean dagoela. Bada, Padura eta Paules Skoda taldeak atzean utzita oñatiarrek (18 puntu) liga amaierara arte borrokan jarraitu beharko dute Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoarekin (18 puntu) Salleko Renaultekin (18 puntu) eta Cosecha 1986 taldeekin (19 puntu). Eta posible bada, sailkapenean erdian dauden beste pare bat talde ere borroka horretara sartu arazi.

MUk garaipena etxetik kanpora, Tolosan

EBA mailan, berriz, Mondragon Unibertsitateak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen atzo Tolosaren kantxan (66-68). Garaipen horrekin Larreategiren mutilek sei partidu irabazi dituzte ligan, eta mailari eusteko borrokan oraindik bide luzea geratzen bazaie ere, pauso garrantzitsua eman dute aurrera. Gainera, azken bi partiduak galduta, garaipenak mesede egingo die. Datorren astean etxean jokatuko dute, sailkapenean azken postuan dagoen Venta de Bañosen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak