Mondrak eta Arizmendik futbol jai bilakatu dute ligako azken derbia (2-3)

Xabier Urtzelai 2017ko ots. 5a, 11:33

Mondraren eta Arizmendiren arteko derbiarekin amaitu zuten atzo liga. Txapelketa borobila eginda Arizmendiko neskek igoera fasea jokatuko dute, eta Mondrako eta Bergarako ordezkariek, berriz, Kopa izango dute helburu.

Ligako azken derbia futbol jai bilakatu zuten atzo Mondrako eta Arizmendiko ordezkariek. Egia da puntuei dagokienez ez zegoela askorik jokoan, dena erabakita zegoelako, baina berdegunean lehia polita izan zen. Arizmendik nagusitasun handia erakutsi du ligan, baina hala ere, Titu-ren neskek gogotik egin behar izan zuten lan talde zuri-morea menderatzen (2-3). 

Aretxabaletakoak aurreratu ziren markagailuan, Mondrak berdintzea lortu zuen, baina atsedenaldian aldageletara erretiratu aurretik Arizmendikoek 1-2koa egin zuten. Hala, bigarren zatian Arizmendik 1-3koa egin eta bazirudien partidua erabakita geratuko zela, Mondrak aldea txikitu zuen arte (2-3). Baina, ordurako indarrak agortuta zeuden, eta Mondrak ez zuen partidua berdintzeko aukera izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak