Aresko II. Emakume Martxarako izen-ematea zabalik

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 3a, 14:30

Emakumea eta kirola indartzeko eta ezagutarazteko asmoz antolatutako Aresko Emakume Martxaren bigarren edizioa martxoaren 12an izango da, eta aurten berrikuntzekin dator. Izan ere, aurten, oinezko martxaz gain, lasterketa ere egingo da. Gaurtik aurrera, Ibarra kiroldegian eta Manuel Muñoz kiroldegian eman daiteke izena.

Martxoaren 12an egingo den ospakizunerako izen ematea zabalik dago gaurtik aurrera, 4 kilometroko oinezko martxa egin nahi duenak, 5 euro ordaindu beharko ditu, eta 7 kilometroko lasterketan parte hartu nahi duenak, 7 euro ordaindu beharko ditu. Hala, otsailaren 14a izango da izena emateko azken eguna. Horretarako Ibarra Kiroldegian edo Manuel Muñoz kiroldegira joan beharko da.

Kamisetak ikusgai

Honekin batera, martxoak 12ko ospakizunari bultzada emateko, betaurreko arrosak saldu dituzte, zapatu honetan ospatuko den Kinttaden Egunerako. Bestalde, Herriko Plazan ere izango dira zapatu goizean –11:30ean– txistorra eta sagardoa saltzen, bide batez, Aresko Emakume Martxan erabiliko diren kamisetak jendaurrean erakutsiz.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak