'Elgeta berbetan': "Ahalegindu gara Elgetara ekartzen, baina Lizarrara joan da Euskararen Ginkanako zakua"

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 28a, 18:27
'Elgeta berbetan' taldeko kideak txapeldunekin.

Gaur, urtarrilak 28, jokatu da Donostiako Kutxa Ekogunean Euskararen Ginkanako bosgarren lehiaketako finala eta han izan da Elgeta berbetan taldea. Ahalegindu dira saria etxera ekartzen baina Lizarrako taldea aurkari sendoa izan da eta ezin izan dituzte 3.000 euroak eskuratu.

"Talde sendoa da Lizarrakoa eta ziur gaude ondo erabiliko dutela saria", jakinarazi du Larraitz Zeberiok, Elgetan berbetan taldeko kideak, eta gaineratu: "Goiz pasa polita egin dugu. Ez genuen finalera iritsiko ginela pentsatzen eta egia esan gustatu egin zaigu esperientzia. Hurrengo urteko ginkanan berriz ere izena emateko proposamena egin dute hainbat taldekidek finala amaitu bezain pronto"

Lizarrara joateko gonbidapena

Irabazi ez arren ez direla esku-hutsik bueltatu adierazi dute: "Hizkuntza praktika ekologikoei buruz ikasi egin dugu, esperientzia polita izan da eta Xiberoako ikastolako otarre bat, bosna disko, eta Bizkaiko museoak ezagutzeko hamabi sarrera ekarri ditugu. Badugu beste mintzaekintza irteera bat antolatzeko aitzakia!"

Hori horrela eskerrak eman dizkiete antolatzaileei eta zorionak irabazleei. Lizarrako taldeak 48 ordu euskaraz ekimena antolatzeko erabiliko duela 3.000 euroko saria jakinarazi du. "Gonbidapena jaso dugu udazken alderako aurreikusten duten 48 ordu euskaraz ekimenean parte hartzeko eta saiatuko gara bertaratzen", dio Zeberiok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak