UDAk bigarren garaipena jarraian; porrota Aloña Mendik

Xabier Urtzelai 2017ko urt. 23a, 08:46

Aretxabaletak ondo hasi du 2017a, hainbat astez garaipenik lortu barik egon eta gero, etxean jokatutako azken bi partiduak irabazi egin ditu-eta. Atzo, Ibarran, Beti Gazteri 3-0 irabazi zion. Zapatuan Mondrak 1-1 egin zuen Elgoibarren aurrean, eta Aloña Mendik 1-0 galdu zuen Real Unionen zelaian. Hernani da lider berria.

Etxean jokatutako bi partiduei etekin ederra atera die Iñigo Velez de Mendizabalen mutilek. Oraingoan Beti Gazteren kontura lortu dituzte aretxabaletarrek hiru puntuak (3-0) –Bi astetan lesakarrek 8 gol jaso dituzte Debagoieneko futbol zelaietan, joan den astean Mojategin Mondrak 5 egin zizkien-eta–.

Mondrak 1-1 egin zuen zapatuan Mojategin [Gaur Harmailatik saioan laburpen osoa], eta Aloña Mendik galdu egin zuen aurrealdekoen borrokan ibili gura duen Real Unionen kontra.

Erregional Preferentean, berriz, Bergarak 2-0 irabazi zion etxean Zumaiakori, eta mahoneroek lider sendo jarraitzen dute (41 puntu). Bigarren itzulia geratzen da, liga luzea da, baina atzo Soraluzek (32 puntu) berdindu egin zuen, eta Urolak galdu (puntu). Hala, Bergarakoek dagoeneko 9 puntuko aldea dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak