Errefuxiatuendako 18.500 kilo arropa baino gehiago batu ditu Aita Mennik

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urt. 19a, 11:55

Kanpainak "arrakasta izugarria" izan du, eta besteak beste, Arrasaten 9.680 kilo arropa baino gehiago batu dituzte grezian dauden errefuxiatu siriarrendako.

Aita Menni Ospitaleak Grezian kanpalekuetan errefuxiatuta dauden siriarrendako neguko arroparen bilketa kanpaina bukatu du, eta guztira 18.560 kilo baino gehiago batu dituzte. Arrasaten, Durango eta Bilbon egin dituzte bilketak. Arrasaten, 9.680 kilo batu dituzte (1.920 oinetakoetan eta 7.760 arropan), Durangon 6.580 kilo eta Bilbon 2.300 kilo.

Urtarrilean banatuko dituzte arropak eta Lighthouse Relief Suediako GKEk eta Mo chara elkarte irlandarrak 500 kilo bidaliko dituzte. SOS Errefuxiatuak erakundeak 7.400 kilo bidaliko ditu, eta baita kanpaina batu diren elikagai ugari ere. Galdakao Boluntarioen Gizartea Elkarteak, gainera, 7.450 kilo eramango ditu. Caritasek, bestalde, baztertu den arropa Euskadin banatuko du (%17,3a).

Egoitz Zabala Aita Menni Ospitaleko Elkartasun arduradunak kanpaina "arrakasta" izan dela, eta "hasierako aurreikuspen guztiak gainditu" dituztela azaldu du. "Aita Mennik parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Arropaz gain dirua ere eman dute, 1.610 euro. Denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu boluntarioen eta langileen izenean, zuen elkartasuna ikusita emozioz bete garelako", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak