Imanol Galdosek oso positiboki baloratu du, orokorrean, Donostia 2016

Miren Arregi 2017ko urt. 18a, 16:32

Kultur hiriburutzaren urtea atzean, horren gainean berba egin du Goienak Donostia Kulturako zuzendari laguntzaile den Imanol Galdos oñatiarrarekin.

2016a bukatuta eta urtarrilean aurrera, Donostia 2016 kultur hiriburutzak emandakoez berba egin du Goienak, Donostia Kulturako zuzendaritzaren laguntzarako teknikaria da Imanol Galdos oñatiarrarekin. Urte askotako esperientzia du berak Donostia Kulturan eta erakundea, Donostia 2016ko lantaldearen bidelagun izan da prozesu guztian zehar.

Puntu positiboak eta negatiboak ere ikusten dizkio Galdosek Donostiak Kultur hiriburutzaren urtean egin dituenei, baina orokorrean, 2016a oso positiboki baloratu du Galdosek. Badaki hiriburutzaz aldeko eta kontrako iritziak daudela jendartean baina Galdosek testuinguruan kokatu gura izan ditu gauzak. Esate baterako dio, apustua oso zaila zela hasieratik kontutan hartuta Europak egun bizi duen krisi egoeran. Eta ez da krisi ekonomikoaz ari soilik, baizik eta egoera soziopolitiko orokorraz. Hor aztertu behar da kultur fenomenoa, dio Galdosek.

Apustua zaila zen, bestetik, Donostiak berez kultur ekipamendu eta kultur eskaintza oso aberatsa duelako. Haren ustez, alde baino, kontra jokatu du horrek. Esaterako, elkarbizitza. Galdosentzat ardatza da elkarbizitzaren gaia Euskal Herrian eta alde horretatik oso ekarpen interesgarria egin du kultur hiriburutzak.

Badira beste batzuk ere, aniztasuna, edota Europa ulertzeko beste modu bat. Puntu horretan, Galdosendako demostratu da Euskal Herrian punta puntan dagoen herria dela.

Puntu ahulak ere ikusten dizkio proiektuari oñatiarrak. Horietako bat da, esaterako, hiriburutzak Euskal Herriarekin eta Gipuzkoarekin berarekin izan duen harremana. Galdosen ustez, proiektuak ez du lortu lurraldearekin enpatiarik. Hiria eta gainerako Gipuzkoa urrun egon dira elkarrengandik.

Hori bakarrik ez, arima, pasioa, esentzia edo bihotza ere falta izan baitzaizikio Donostia 2016ri Galdosen ustetan.

Aurrera begira ere ipini da Donostia Kulturako ordezkaria eta Donostia 2016k utzitako legatua inteligentziaz kudeatzea gakoa dela esan du, aukerak ikaragarriak direlako.

Oñatiarrarendako, hori da hain justu aurrerantzean egoki kudeatu behar den gaietako bat, kanpoaz asko dagoelako ikasteko, baina hemen ere asko dagoelako irakasteko. Bukatu du esanez, epe luzera konturatuko garela Donostia 2016ak benetan egin duen ekarpenaren garrantziaz. Ekarpen hori substantziala dela iritzi du, bai kualitatiboki eta baita kuantitatiboki ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak