Azken euri-jasen ondorioz, Urkuluko urtegia "nabarmen berreskuratzen" ari dela dio Ura agentziak

Eneko Azkarate 2017ko urt. 17a, 12:17

Urkuluko urtegiaren betetze maila %70,82 da une honetan. Duela astebete, azken egunotako euri-jasen aurretik, %63,14ean zegoen. Honenbestez, alerta egoeratik aurre alerta egoerara pasa da Urkulu. Gipuzkoako urtegiak "nabarmen berreskuratzen" ari direla dio Ura agentziak.

Eta horretan lagundu duela, bereziki, azken bi egunotan botatakoak. Edozelan ere, Ura agentziak dio bart izandako euriak baino "oparoagoak aurreikusi" zirela.

Urkulu urtegiaren betetze maila gaur egungoa baino txikiagoa zen 2016ko urtarrilean, %66,82koa, hain justu ere. 2015, 2014 eta 2013ean, berriz, nabarmen handiagoa zen.

Aurre alertan dago, hortaz, Urkulu –ekainetik egon da horrela eta abenduan alertan–, baina larrialdi egoeratik urrun.

Hotza ondorengo egunotan

Euri-jasen ostean, prezipitazioengatik abisu horia amaitutzat eman du Segurtasun Sailak eta hotzagatik eta izotzagatik abisu horia ezarri du ondorengo egunetarako. Izan ere, hotz handia egingo du eguenera bitartean.

Euskalmeten iragarpenen arabera, eguaztenean, Gipuzkoako kostaldean ere litekeena da izotza egitea. Tenperaturak ez du 0 ºC-tik igotzea lortuko barnealdeko leku askotan eta kostaldean, gehienez, 5 ºC ingurura iritsiko da. Eguzkia izango da nagusi eskualde guztietan, baina hotz egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak