Gabon jaietan odol emanaldi kopuruak %50ean egin du behera EAEn

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urt. 16a, 15:18

Euskal Autonomia Erkidegoko odol erreserbak hobetzeko, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak dei bat egin du odol emaileak datozen egunetan odola ematera animatzeko. Adierazi dutenez, EAEn eguneko 400 emanaldi inguru behar izaten dira.

Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen esanetan, azken egunetako eguraldi txarra da ohiko emaileak betiko moduan odola ematera ez hurbiltzearen arrazoi nagusia. Honetaz gain, odol ematea zailtzen duen beste faktore bat ere badu garai honek; hain zuzen ere, arnas bideetako infekzio birikoen ondorioz berrogeialdian dauden emaileen portzentaia altua.

Guzti honen ondorioz, ohiko denboraldiarekin alderatuz, Gabon jaietan emanaldi kopuruak %50ean egiten du behera. Honen aurrean, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak ondorengo proposamena egin nahi izan die EAEko herritarrei: "Ohiko emaileei dei egin nahi diegu egun hauetan odola ematera etor daitezen, ospitaleetan dugun premia asetzeko eta ohiko erreserbak hobetzeko. Era berean, emaile ez diren pertsonak ere animatu nahi ditugu beharrizana dagoen une hauetan gurekin bat egin dezaten".

 

Debagoienean, egun hauetan odola emateko aukerak:

Bergara

-Urtarrilaren 18an, asteazkena, Anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara.

Antzuola

-Urtarrilaren 25ean, asteazkena, Zaharren egoitzan, 17:30etik 20:30etara. 

Arrasate

Aurtengo urtean hasita, hilero bi egun egongo dira odola emateko:

-Hileko lehenengo asteartean, Anbulatorioan, 16:30etik 20:00etara.

-Hileko azkenengo ostegunean, Laubide plazan (Autobusa), 16:30etik 20:00etara.

 

Informazio gehiago:
- Odol-ateratze lekuak eta egutegia: www.donantes2punto0.eus
- Emaileari informazioa emateko telefonoa: 900 30 34 04

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak