goiena.eus

Felix Garitano: "Lur jota gaude, baina ondo jokatu du Elizak emandako pausoetan"

 Debagoiena

Felix Garitano bergararra parrokoa izan zen San Vicenteko parrokian, eta Juan Kruz Mendizabalen kide, abusuak eman ziren urteetan. Garitanok azaldu duenez, "izugarrizko ezustekoa" eta "mingarria" izan da albistea. "Mingarria da, lur jota gaude, baina ondo jokatu du Elizak emandako pausoetan", adierazi du Felix Garitanok.

Felix Garitano: "Lur jota gaude, baina ondo jokatu du Elizak emandako pausoetan"
Felix Garitano, iaz, Donostiako alde zaharreko San Vicente parrokiaren aurrean. | Ikusi handiago | Argazki originala

"Besarkada bero bat bidali nahi nieke bai afektatuei baita euren familiei. Barka ditzatela gure Elizako apaiz batek egin dieten gaitzak eta ziur egon, beti aurkituko dutela nigan betiko adiskidea eta behar duten laguntza. Eta baita ere Kakuxek. Asko maite izan dugu, baina noski hau salatu beharra zegoen eta behar ziren erabakiak hartu beharra. Honetan dudarik ez. Baina nigan beti aurkituko du Jesusengan momentu honetan aurkituko lukeen harrera, errukitasuna eta behar duen laguntza", gaineratu du Garitanok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa