Aldundiak 2017-2020 Kirol Instalazioen Planerako 15,5 milioi euroko aurrekontua onartuko du

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urt. 9a, 17:39

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017-2020 Kirol Instalazioen Planera bideratutako laguntzen deialdia onartuko du, Kultura eta Kirol Departamentuaren proposamena aintzat hartuz. 11,2 milioi udalerri mailako instalazioak hobetzeko eta berritzeko izango dira.

Guztira 15.535.000 euro bideratu dira planera, eta horietatik 11.185.000 euro Gipuzkoako udalerriek kirol instalazioak edo guneak hobetzeko eta berritzeko aurkeztutako proiektuak finantzatzeko izango dira. Zenbateko horretatik 480.000 euro (urtean 120.000) esku-hartze txikietarako laguntzak emateko izango dira, eta, udalek ez ezik, kirol elkarteek eta federazioek ere eska dezakete laguntza. Deialdi honetan lerro berezi bat abiaraziko da Mendi Federazioarekiko lankidetzarako, zehazki, 100.000 euroko laguntza (25.000 euro urtean) izango duena.

Aurreko planarekin alderatuta, zenbateko horiek hobekuntza nabarmena dakarte: aurrekoan 7,5 milioi euro bideratu ziren hiru urterako (2,5 milioi urteko); oraingo honetan, berriz, urtero 2,8 milioi bideratuko dira datozen lau urteetan, 11,2 milioi guztira.

Instalazioak hobetzeko helburua

2017-2020 Instalazio Plan berriak lehendik martxan dauden ekipamenduak sendotzea lehenesten du, eta diruz lagundu nahi ditu urtetan izan duten erabileragatik eta krisi garaian inbertsioak gutxitu izanagatik erabilera baldintzak hobetzeko beharra duten instalazioak berritzeko eta birgaitzeko lanak. Instalazioen hobekuntza sustatzea da helburua, betiere instalazioen erabilera areagotzera eta horietarako herritarren sarbidea erraztera bideratutako esku-hartzeak lehenetsiz. Horretarako, deialdi honetan lehentasuna ematen zaie instalazioak lekualdatzeko, ordezkatzeko edo birmoldatzeko proiektuei, eta atal bat eskaintzen zaio martxan dauden espazioen erabilera hobetzeari (espazioak estaliz, eskola ekipamenduak kirol erabilerarako egokituz, etab.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak