Energiaren kontsumoa handitu egin da Euskadin, lehen aldiz 2010etik

Leire Kortabarria 2017ko urt. 10a, 08:00
Elektrizitate-dorrea. Argazkiaren jabetza: Oleg Zaytsev.

Euskadin aldatu egin da energia-kontsumoaren joera. Hain zuzen, 2015ean %1 handitu zen kontsumoa, eta joera horrek eten egin du 2010ean hasitako beheranzko joera. Energiaren Euskal Erakundeak eman ditu datu horiek.

Energiaren Euskal Erakundeak 2015eko Euskadi Energia txosteneko ondorioak argitaratu ditu.

Txostenean, honako alderdi hauek jasotzen dira:

•    Energia-kontsumoak gora egin du sektore guztietan –ez soilik garraioaren sektorean, aurreko urteetan bezala–, industriaren sektorean izan ezik; industriaren kasuan, kontsumoa %2,8 jaitsi da, siderurgiaren eraginez.

•    Elektrizitate-eskaria %0,8 txikiagoa izan da, eta ia %40 tokiko produkzioarekin estali da.

•    Gas naturalaren kontsumoa %3 murriztu da, batik bat, industrian eta energia elektrikoa sortzen kontsumitzen baita.

•    Energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendua %4,9 handitu da; ekarpen handiena biomasak egin du, eta haren atzetik datoz bioerregaiak, energia hidroelektrikoa, eolikoa eta, azkenik, eguzki-energia. Euskadiko energia-eskariaren guztizkoaren %6,9 osatzen dute berriztagarriek.

•    Gas naturalak energiaren azken kontsumoaren %25,6 osatzen du, eta petrolioak eta haren deribatuek %42,4. Ikatza dagoeneko ez da erabiltzen energia-kontsumorako.

•    Energia-intentsitatea (energia-kontsumoaren eta Barne Produktu Gordinaren arteko erlazioa) zertxobait hobea da: 2014. urtean baino 2 puntu hobea eta 2007. urtean baino hamaika puntu hobea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak