goiena.eus

Euskal janari lasterra eta osasungarria sortzeko ideia lehiaketa deitu dute

 Debagoiena

Arin prestatzeko euskal janari naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa, hau da, Euskal Janari Lasterra (Healthy Basque Fast Food) lortzeko ikerkuntza egitasmoa abiarazi du Jakiberri proiektuak. Eta ideia-lehiaketa deitu du horretarako. 4.000 euro banatuko dituzte saritan.

Euskal landa garapenari irtenbide berriak aurkitzea da Jakiberri proiektuaren helburua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab ekimenaren bitartez. Berrikuntzan oinarritutako proiektua da eta elkarlanean garatu gura du, oinarri osasuntsua, anitza eta elikagarria duen Fast Food Euskalduna sortzeko.

Zazpi sari eskainiko dituzte eta, guztira, 4.000 euro banatu. Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia komertzializatuko balitz, hori ere saritu egingo lukete.

Jakiberriren sustatzaileak dira ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Auzo Lagun eta Debagoieneko Garapen Agentzia, Innobasquerekin lankidetzan.

Argibide gehiago eskuratzeko ELKARBIDEra edo ISEAra jo; lehiaketaren arauekin batera, parte hartzeko galdera-formulategiak daude hor.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa