Erraustegia eraikitzeko kontratua eteterakoan "inposizioa" erabili zela dio EAJk eta EH Bilduk erantzun du "legea errespetatuta" eten zela

Goiena 2017ko urt. 5a, 15:53

Erraustegia eraikitzeko kontratua etetea baliogabea dela ebatzi du Donostiako Administrazio Auzitegiak. Horren aurrean jeltzaleek adierazi dute "inposizio estrategia eta arduragabekeria politikoaren ondorioak" direla. EH Bilduk, bere aldetik, adierazi du "legea %100 errespetatuta eta legitimitate demokratiko osoarekin" utzi zela bertan behera kontratua.

Gipuzku Buru Batzarraren esanetan epaiak arrazoia eman die: "Bilduk agintea desbideratze argia egin zuen eta hartutako erabakiekiko eskumenik gabe jardun zuen". Orduan hartutako erabakiak gipuzkoar asko kaltetu dituela gaineratu du: "Bilduk geldiarazitako azpiegiturak martxan egon behar zuen 2014rako, baina 2019a baino lehen ez da izango abiatzeko moduan instalazio berria; horrez gain, Gipuzkoak gure zaborra esportatzeagatiko gastuari aurre egin beharko dio. Eta hori gutxi balitz, aurreko gobernuaren arduragabekeria politikoak beste lizitazio bat egitera behartu du, eta modu publiko-pribatuaren bidez egin behar izan da, orain arteko guztiak sortu duen galera ekonomiko larriagatik".

"Kudeaketa gardena" EH Bilduren esanetan

EH Bilduk adierazi du "kudeaketa zuzena eta gardena egin zutela gipuzkoarren osasunaren eta interes publikoaren defentsan eta herritarren borondatea errespetatuz". Azpiegitura kaltegarria eta proiektua handiegia zelako erabaki zuela kontratua bertan behera uztea argitu du. Eta gaineratu: "Egindako kudeaketa ona eta legezkoa izan zen, baina atzo jasotako epaiak ez ditu kontratua bertan behera uztera eraman zuten arrazoiak aztertzen. Horregatik, arrazoi horiek zuzenak izan zirelako eta aztertuak izan daitezen, EH Bilduko ordezkariek epaia errekurritzeko proposamena eramango dute mankomunitateetara". Era berean, erraustegiaren kontrako konpromisoa berretsi du.

Bataren zein bestearen argibideak azpian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak