Errege magoak kaleetan izango dira gaur etxeetara joan aurretik

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 5a, 08:28

Errege magoek agurtuko dituzte Gabonak eta hainbat herritan izango dira desfileak gaur, besteak beste, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Arrasateko desfilea 19:00etan hasiko da Zerkaosteta kalean, baina aurretik, 17:30ean, Iturbide egoitzara joango dira erregeak.

Bergarara Bizarzuri iritsiko da lehenengo; 17:00etan, jasoko ditu umeen gutunak udaletxe azpian. Eta erregeen desfilea 19:00etan abiatuko da Udal biltegitik.

Oñatin karrozekin datoz erregeak, lau aurten. 17:30ean abiatuko dira Kale Zaharretik eta ostean, umeei harrera egingo diete udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Aretxabaletako desfileak 18:30ean irtengo du Ibarra kiroldegitik eta Herriko Plazaraino joango da, han eta hemen geratu ostean umeek gutunak jasotzeko.

Eskoriatzan 18:00etarako izango dira herrian. Lehenengo zaharren egoitzara joango dira eta gero, 18:30ak aldera, kiroldegitik irtengo dute kalerik kale joateko Herriko Plazaraino.

Erlazionatuak

Errege magoen zain daude Bergaran

Mirari Altube Arrese 2017 urt 04 Bergara

Errege Magoen desfilerako prestatzen

Txomin Madina Milikua 2017 urt 03

Errege magoen desfilerako dena prest

Imanol Beloki Unamuno 2017 urt 05 Eskoriatza

Arrasatera ere helduko dira Errege magoak

Imanol Beloki Unamuno 2017 urt 05 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak