%9,90eko langabezia tasarekin bukatu da 2016 urtea

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urt. 4a, 12:10

Abenduko datuen arabera 3.009 langabe daude Debagoienean, azaroan baino 26 langabe gehiago. 2016an, langabezia tasa %11tik, %9,90era jaitsi da, hamabi hilabetetan.

2015a, %11ko langabezia tasarekin bukatu zen (3.298 langabe), eta 2016a %9,90ekoarekin (3.009 langabe). Puntu bat baino gehiago jaitsi da, beraz, 12 hilabeteetan. Herriz herri begiratu ezkero, Leintz Gatzagan 7 langabe mantendu diren arren, beste guztietan behera egin du nabarmen langabeziak 2016an.

Abenduan apur bat gora egin du langabeziak, ostera, azaroko datuekin alderatuta (2.983 langabe eta 9.81eko langabezia tasa), baina, hala ere, 2016ko bigarren daturik onena utzi du Debagoienean, 3.009 langaberekin eta %9,90eko langabezia tasarekin.

 

Datuak herriz herri (2016ko abendua):

Antzuola: 68 langabe (%6,12ko langabezia tasa)

Aretxabaleta: 282 langabe (%8,21ko langabezia tasa)

Arrasate: 1.339 langabe (%12,83ko langabezia tasa)

Bergara: 691 langabe (%9,56eko langabezia tasa)

Elgeta: 46 langabe (%7,97ko langabezia tasa)

Eskoriatza: 191 langabe (%9,40ko langabezia tasa)

Leintz Gatzaga: 7 langabe (%5,07ko langabezia tasa)

Oñati: 385 langabe (%7,08ko langabezia tasa)

Aramaio: 17 langabe (%2,25ko langabezia tasa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak