goiena.eus

Plastikoa biltzeko egutegia zehaztu dute

 Debagoiena

Plastiko bilketa egunak zehaztu ditu Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak 2017rako, eta bilketa lekuak zeintzuk diren gogorarazi. Horietako lekuren bat aldatu gura izanez gero honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-76 25 47.

Hona egunak (arratsaldetan utzi behar da):

  • Urtarrilak 24
  • Otsailak 28
  • Martxoak 28
  • Maiatzak 23
  • Uztailak 18
  • Irailak 26
  • Urriak 24
  • Azaroak 28
  • Abenduak 26

Bilketa lekuak dira honako hauek:


Eskoriatza

  • Zarimutzeko bidegurutzean.

Aretxabaleta

  • Lausitta, Izurieta bidegurutzetik 100 metrora.
  • Bainuetxe, Mendiolako bide parean.
  • Oroko bidegurutzean.

Antzuola

  • Ekarpen gune ondoan.

Oñati

  • Zanartu, Zuazola inguruan.
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Musika Eskola gainaldean.

Bergara

  • Ugarrixa, granja parean.
  • Muinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko Plazan.

Noizbehinka (aurrez derrigorrez telefonoz deituta) pasatuko dira beste toki hauetatik:

  • Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoak.
  • Leintz Gatzaga: Dorletako bidegurutzea.
  • Bergara: Elosu, Santutxu.
  • Elgeta

Eta batuko duten plastikoaren ezaugarriak honakoak dira:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.
  • Plastikozko sokak ez dira batuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa