Aresko Gabonetako Campusa antolatu dute urtarrilerako

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abe. 21a, 16:21
Iaz, Aresko campusean.

Aurten ere, Aresko Saskibaloi Eskolak antolatutako Gabonetako Campusa egingo da. Urtarrilaren 3an, 4ean eta 5ean egingo da Eskoriatzako Manuel Muñoz eta Aretxabaletako Ibarra kiroldegietan, 10:00etatik 13:30etara bitartean.

2003an eta 2008an jaiotakoentzat zuzenduta egongo da campusa. Gainera, saskibaloian profesionalak diren emakumezko jokalarien bisita izango dute, eta haien aholkuak ere jasoko dituzte bertaratzen direnek. Egunero izango dute hamarretakoa bertara doazen gaztetxoek eta campuserako propio sortutako kamiseta ere jasoko dute parte-hartzaileek. Saskibaloira gerturatzeko asmoz,  eta oporrak kirola eginez ondo pasatzeko, antolatu dute ekimena. Iaz, 22 haur batu ziren, eta aurten kopurua handitu nahi dute antolatzaileek. Informazio gehiagorako, campusaresko@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak