goiena.eus

Euskal familien ekonomiarekiko konfiantza handitu egin da

  Ekonomia  Debagoiena

2016ko laugarren hiruhilekoan, euskal familien konfiantzak hobera egin du hirugarren hiruhilekotik (-3, ehuneko +2 puntu) eta sendotu egin da suspertzea. Hori da Laboral Kutxaren 2016ko 4. hiruhilekoari dagokion Euskal Kontsumitzaileen Konfiantza txostenaren ondorio nagusia.

Urteko batez besteko balioa (-5) 2015ean (-6) baino zertxobait hobea izan da, 2014ko datu txar hartatik (-19) urrun. Familien konfiantzaren hobekuntza hori Europan ere izan da (-6, +1 puntu). Urtearen lehen zatiko zailtasunak Espainian (-4, +2 puntu), Erresuma Batuan (-5, +1 puntu) eta Frantzian (-13,
+1 puntu) gainditu egin dira, Alemaniako posizio hobearen aurrean (-2, +1 puntu).

Hala ere, Laboral Kutxaren esanetan, EAEko familien konfiantzak ez du lortzen nahi adinako joera gorakorra. Hori arrazoi hauengatik gertatzen da, Laboral Kutxaren iritziz: euskal familien konfiantza enpleguarekiko egiten duten irakurketaren araberakoa da hein handi batean: 2016ko laugarren hiruhilekoan, enpleguak, datozen 12 hilabeteetan, bilakaera hobea izango duela uste dute (9, ehuneko +6 puntu). Faktore erabakigarria da hori familiek familiaren ekonomiarekiko konfiantzari eusteko (-3, +1 puntu), oraindik balio negatiboetan dagoen arren. Horrek azaltzen du, neurri batean, aurrezteko gaitasunaren inguruko aurreikuspen negatiboaren beherakada (-12, -2 puntu).

Kontsumo handia suspertzea falta da

Azken finean, Laboral Kutxaren hitzetan, “EAEko familiak uzkur daude oraindik ekonomia orokorraren suspertzearekin” (-5, +2 puntu); izan ere, IV. hiruhilekoan hobera egin arren, 2016ko batez besteko balorazioa (-7) 2015ekoa (-4) baino pixka bat okerragoa da. Emaitza horiek 2016an enplegua suspertzearen inguruko konfiantzak konpentsatzen ditu (3, ehuneko +6 puntu).

Horren ondorioz, euskal familiak ez dira animatzen oraindik “erosketa handiak” egitera, etxebizitza, adibidez. 2016an, “erosketa handiak” egiteko unea izateari buruzko balorazioa hobetu egin da 2015ekoarekin alderatuta (-19tik -8ra), baina erosteko benetako asmoa ez da ia suspertu, balio negatiboetan jarraitzen baitu, 2015ekoetatik oso gertu (-12tik -10era).

Euskal familiek berreskuratu egin dute berehalako eta eguneroko kontsumoa, baina kontsumo handia ez da sendotasunez suspertu, ez behintzat ibilgailuen erosketak izandako suspertze txikitik harago. Krisiaren aurreko datuetatik behera jarraitzen dugu alor horretan. Eta etxebizitza erosteko erabakia ez atzera ez aurrera dago oraindik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa