MIKeko ikertzaile talde batek bikaintasun aitortza jaso du Eusko Jaurlaritzatik

Leire Kortabarria 2016ko abe. 21a, 13:37

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bikaintasuna aitortu dio MIK erakundeko ikerkuntza talde bati.

Zehazki, kudeaketa arloan ikertzen du saritutako taldeak. Gai nagusia kooperatibismoa eta jabego partekatuan oinarritutako beste enpresa-eredu batzuk dira, eta baita langileen parte-hartzea erakundean. Halaber, enpresetan pertsonen kudeaketa estrategikoak duen garrantziaz ikertzen dute.

Talde horrek aintzat hartzen du ere “azken urteotan gertatzen ari den ekonomia eta gizarte-testuinguru aldaketa”, Mondragon Unibertsitatearen esanetan. “Gertatu den iraultza digitalak eta etorkizun hurbilean gertatuko denak gure enpresak zeharo aldatuko ditu, antolatzeko moduak, negozio ereduak eta harreman-kapitala, eta aldaketa horiek guztiek langileak aldaraziko dituzte ere”.

MUk azpimarratzen duenez, “gaia hain konplexua eta diziplina askotarikoa izanda, hainbat herrialdeko ikertzaileak daude taldean, eta baita hainbat arlotako adituak, hala nola ekonomialariak, soziologoak, psikologoak eta legelariak”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak