Leintz Eskola Kiroleko 350 lagun baino gehiago joango dira Baskonia ikustera

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 16a, 15:32
Urtero moduan, Leintz Eskola Kiroletik Baskonia saskibaloi taldearen partida bat ikustera irteera antolatu dute eta datorren asteazkenean izango da hitzordua. Euroligako Baskonia-Bartzelona izango da partidua, abenduaren 21ean, 20:30etan.

Leintz bailarako ikastetxeetatik 353 pertsona joango dira Baskonia animatzera; 200 ikasle eta 153 guraso edo nagusi. 7 autobusetan desplazatuko dira bertara, Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzan jendea jasota.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak