Auto elektrikoak Debagoieneko ospitalerako

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 16a, 10:57
Debagoieneko ospitaleak auto elektriko berriak jaso ditu.

eRenting enpresaren eskutik lau auto %100 elektriko izango ditu aurrerantzean Debagoieneko ospitaleak.

Arrasaten dagoen Debagoieneko ESIk, lau auto elektriko berri izango ditu aurrerantzean. Auto hauek eRenting enpresarenak dira, eta enpresa horrek kudeatuko ditu eta mantenduko ditu, eRenting-ek eskaintzen duen SIVE planaren barnean.

Autoak, Peugeot Partner bat eta hiru Renault Zoe dira, eta eskualdean auto elektrikoei bultzada ematea ere izango da Debagoieneko ospitalearen helburuetako bat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak