Arantxa Osoro: "Jostailuak, berez, ez dira txarrak edo onak; dira egokiak edo ez"

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abe. 5a, 16:08

Debagoieneko neska-mutiko gehienak hasita daude Olentzerori gutuna idazten. Gurasoen kezka berriz beti da antzerakoa: zein ezaugarri ditu jostailu on batek? Zenbat jostailu eskatuko dizkiogu Olentzerori? Umeak eskatzen duena egokia iruditzen ez bazaigu nola jokatu behar dugu?

Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko dinamizatzaile Arantxa Osorok hainbat pista eman ditu. "Jostailuak, berez, ez dira txarrak edo onak; dira egokiak edo ez dira egokiak", adierazi du. Gomendatzen du haurraren garapen maila kontuan hartzeko aukeraketa egiterakoan. "Haur bakoitza mundu bat da eta adin bereko bi ume oso ezberdinak izan daitezke. Jostailu bat izan daiteke egokia batentzat eta ez bestearentzat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak