Azokaren laugarren egunean ere, Debagoieneko sortzaileak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko abe. 5a, 11:57

Azokako pasiloetan gainera, standetan eta gaur, astelehena, egingo dituzten aurkezpenetan Debagoieneko ordezkariak izango dira. Patxi Larrion Bergaran jaiotako idazleak Feriatzaileak liburua aurkeztuko du Ahotsenea solasaldiak gunean, 12:30ean. Segituan, 12:20an hasita eta Ahotsenea zuzenekoak gunean, Arrasateko Peru Altube bateria joleak parte hartzen duen Huntza taldeak Ertzetatik diskoa aurkeztuko du.

Aipatutakoez gainera, askotariko aurkezpen gehiago egingo dituzte gaur, horien artean, Areto nagusian, 14:00etan, Euskal Hedabideen behategiari buruzko mahai-ingurua egingo dutena; han izango da Mondragon Unibertsitateko ordezkari bat, EHU-UPV, Deustuko Unibertsitateko eta Hekimen elkarteko ordezkariekin batera.

Era berean, antzerkiaz gozatzeko eskaintza zabala izango da gaur, antzerki maratoia ari dira egiten Szenatokia gunean. Gazteen artean zeresan handia sortu duen Go!azen telesailaren laugarren kapitulua estreinatuko dute 19:00ean. Leihatila 18:00etan zabalduko dute eta lehenengo 100 lagunek izango dute aretoan sartzeko aukera.

Stand-etan ere debagoiendarrak

Juan Karlos Irizarrek laugarren eguna du Azokan eta Azokak ateak itxi bitartean egunero izango da han, besteak beste, argitaratu berri duen Izarra lanarekin. Autoekoizleen standean da, berriz, Josune Murgoitio arrasatearra Colores Prohibidos eleberriarekin. John Andueza arrasatearrak ere makina bat, berriz, Elkarren standean izango da gaur, Lepoan hartu gazteendako liburu berria eskuetan duela.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak