First Lego League txapelketako barne kanporaketa egin du Arizmendi Ikastolak

Ander Larrañaga 2016ko aza. 29a, 13:34

Urtero legez, Arizmendiko ikasleek First Lego League txapelketan parte hartuko dute eta gaur egin dute Gaztelupen barne kanporaketa, datorren fasera zeintzuk ikasle joango diren hautatzeko. Ikasleek, eurek garatutako robotekin misio batzuk bete behar izan dituzte; puntu gehien eskuratu dituztenek egingo dute aurrera txapelketan eta Zamudiora joango dira urtarrilaren 28an EAE mailan lehiatzera.

Ikasleek euren irudimena erabilita eta irakasle baten gidaritzapean, euren alde zientifiko eta teknologikoa garatzen dute proiektu horretan, gizartea hobetzen laguntzeko. Urtero gaia aldatzen da; aurtengoa, Animal allies eta proiektuan jorratu beharreko ideia izan da animaliak pertsonen aliatu direla eta alderantziz, pertsonak animaliena.

Aurten zazpigarrenekoz hartuko du parte Arizmendik FLL txapelketan; DBH laugarren mailako 80 ikasle inguru ibili dira euren robotak praktikan jartzen. Esan bezala, talde onenak Zamudion lehiatuko dira urtarrilaren 28an EAEko beste ikasle batzuekin, nazioarteko lehiaketarako txartela eskuratzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak