Abisu horia gaurko "prezipitazio iraunkorragatik"

Eneko Azkarate 2016ko aza. 23a, 08:38
Euskalmeten iragarpena hurrengo egunetarako.

Bart arratsaldean hasi eta gaur 18:00ak arte abisu horia eman dute prezipitazio iraunkorragatik Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzatik. Era berean, gaur 18:00ak arte, abisu horia eman dute elurragatik: elur-kota 600-800 metro inguruan kokatuko da Debagoienean. Aurreikuspenen arabera, Arrasaten, gaur, gehienez ere 10 gradura igoko da termometroa.

Eguraldi iragarpenen arabera, Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatuko dira gaur. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du eta oso ugaria eta iraunkorra izango da.

Hurrengo egunetarako iragarpena

Euskalmetek honelako iragarpena egin du biharko eta etzirako:

Eguena 24

Goizaldean zerua hodeitsu egongo da eta goizean hodeiak gutxitu egingo dira, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratzen joango da. Han-hemenka prezipitazio txikia egin dezake goizaldean. Elur-kota 1.200-1.400 metro inguruan egongo da goizaldean. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da goizaldean, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean. Goizean goiz hego/hego-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizia, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki Kantauri isurialdean. Arabako zenbait tokitan izotz txikia egin dezake.

Egubakoitza 25

Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da eta egunaren bukaeran erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira hegoaldetik. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, goizaldean bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du, bereziki Araban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak