Tokikom jardunaldiak

Kike Amonarriz eta Jon Sarasua kontu kontari tokiko komunikabideen gainean

Mirari Altube Arrese 2016ko aza. 14a, 10:30
Jon Sarasua eta Kike Amonarriz jardunean.

Hizkuntz komunitatea ahalduntzeko eta trinkotzeko baliabideen gainean eta hedabideen oin instituzionalaz jardun dute Kike Amonarrizek, soziolinguista eta komunikatzaileak,  eta Huheziko irakasle Jon Sarasuak.

Amonarrizek esan du euskarazko tokiko komunikabideek euskaldun bat duten etxe guztietara iritsi beharko luketela. Irismenaren gainean eta kalitatearen gainean jardun du besteak beste, eta kalitatea eta espezializazioa ez nahasteko adierazi.

Sarasuak, ostera, irismena (kuantitatiboa) kontuan hartu behar dela esan du, baina, baita kualitatiboa ere. Toki komunikabideek neutralak izan behar dutela baina ez neutroak ere adierazi du. Era berean, euskararen gizarte mugimendua, langileak gehi erakunde publikoak daudela Goienaren atzean gogorarazi du, eta "kogestio eredu hori dela etorkizunekoa".

Hausnarketa biak azpian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak