Ordaindukoak "nahiko pozik" atera dira EAJko legebiltzarkideekin egindako batzarretik

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko aza. 12a, 16:00
Ordainduko ordezkariak Telleriarekin

Alderdi politikoekin egiten ari diren elkarrizketen barruan, Luis Javier Telleriarekin, EAJren legebiltzarkidea Arabatik eta Antzuolako zinegotzia, izan ziren eguenean, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean.

Ordainduko kideen esanetan, Telleria antzuolarra izanik, "lehen eskutik ezagutzen du Arrasateko kooperatibismoa" eta batzarra "oso giro adeitsuan" egin zuten.

Ordaindutik aurreratu dutenez, "MCCk elkarrizketarako eta negoziaziorako bidea ireki dezan daukagun eskubidea aitortu" zien Telleriak. 

Bestetik, "prestatzen ari garen legez besteko proposamena onartzeko EAJren prestutasuna" aipatu zuela esan dute eta proposamena idatziz eramateko ere eskatu ziela, "irakurtzeko aukera izan dezaten". Hori horrela, proposamena "alderdi guztiei idatziz emateko asmoa" dutela gehitu dute Ordaindutik, eta alderdien iruzkinak jaso ondoren, behin betikoa aurkeztekoa. 

Ordainduk eta Eskuratuk dituzten eskariak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean aurkezteko aukera ere luzatu zien Telleriak, Ordainduko kideen esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak