Tokikom jardunaldiak

Tokikom jardunaldietako hizlariak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 10a, 11:59

Datorren astelehenean, azaroak 14, Arrasateko Garaian egingo dituzten Tokikom jardunaldietako hizlariak.

Kike Amonarriz, soziolinguista eta komunikatzailea: Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da. Soziolinguistikan duen jardun oparoak eta hainbat hedabidetan buru-belarri ibilia. Telebistako jarduna du ezagun eta euskara ardatz hartutako hainbat saio egindakoa da: Mihiluze, Tribuaren berbak (Argia saria), Burubero... Abbadia saria jaso berri du Amonarrizek 2015ean, euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko egindakoaren aitorpen gisa.

Jorge Benet Fernandez, Beleader-eko bazkidea eta zuzendari komertziala. 17 urtetik gorako eskarmentua ingurune digitalean, ekintzailea, inbertsorea, irakaslea eta oinarri tekonologikoko egitasmoen zale amorratua. Monetizazioan eta datan espezializatua, 1.999an hasi zen, lana online bilatzeko Infojobs.net ataria sortu eta monetizatzeko lanetan. Gerora, Grupo Intercom taldearen 40 atari baino gehiagoren sorkuntzan parte hartu zuen. 2011an Madrilera joan zen, T2O taldearen data egitasmo bat zuzentzera, eta 2015az geroztik Beleader proiektuan zentratu da, aplikazioak, mugikortasuna eta Data uztartuz.

Eneko Bidegain, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea. Kazetari ibilitakoa da Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n, euskal ikasketetako doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakaslea.

Oihana Blanco, Innobasque-eko ekonomia zirkularreko proiektu arduraduna. EHUn Ekonomian lizentziatu eta kanpo merkataritza eta nazioartekotzean eta berrikuntzan sakondu zituen bere ezagutzak. Innobasquen arlo desberdinetako proiektuen kudeatzaile izan da. Nazioartekotzearekin, eko berrikuntzarekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza politikekin erlazionaturiko proiektuen arduradun izan ostean, egun ekonomia zirkularraren inguruko proiektuez arduratzen da.

Jorge Campanillas Ciaurriz, Abokatua eta Iurismatica Abogados-eko sortzailea. Abokatua eta Iurismatica Abogados kabinetearen sortzailea. EventosJuridicos.com atariaren arduraduna eta IKTen inguruko legedia gizarteratzeko  Derecho en Red elkartearen sortzailea. 2003tik, IKTetako legediaren inguruko aholkularitza ematen du, datu pertsonalen babesa, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala, publizitatea eta administrazio elektronikoa bezalako esparruetan. Irakasle ere badabil Mondragon eta Deusto Unibertsitateetako hainbat masterretan.

Igor Etxeberria, Bera-Berako kudeatzailea.EHUn Enpresaritzan lizentziatua eta kirol entitateen kudeaketan sakondu zituen bere ezagutzak. Bera Bera errugbi taldeko jokalari ohia izandakoa 1999-az ez geroztik elkarte honetako kirol atal, ekitaldi eta instalakuntza ezberdinen kudeatzaile orokorra da.

Francesc Fabregas, Associacio Catalana de Premsa Comarcaleko presidentea eta El Vallenc-eko zuzendaria. Francesc Fàbregas Associació Catalana de Premsa Comarcal elkartearen presidentea da. Presidenteorde eta zuzendaritzako kide ere izandakoa da, eta hamaika urte darama elkarteari lotuta. El Vallenc taldeko presidentea ere bada. Taldeak El Vallenc, Nova Conca, L'Opció Alt Camp eta L'Opció Baix Penedés astekariak eta www.elvallenc.cat, www.novaconca.cat, www.eltravesser.cat eta www.lopcio.cat agerkari digitalak ere argitaratzen ditu. Premsa Comarcal Fundazioaren patronatuko kidea izan da, Radio Capital de l'Alt Camp irratiaren zuzendaria bost urtez, eta korrespontsal lanak ere egin ditu Diari de Tarragona eta Nou Diari egunkarientzat. Hainbat irrati eta telebista saiotako tertulietan parte hartzen du, eta hainbat kultur elkarteren presidentea ere bada.

Ander Garcia Gangoiti, Vicomtech-IK4-eko senior ikerlaria. Ander Garciak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasketak 2002an burutu zituen. 2011an doktoretza europarra UPV/EHUn jaso zuen. 2003tik Vicomtech-IK4n ikerlari bezala lan egiten du. Urte hauetan tarteka UPV/EHUko irakaslea ere izan da.

Xavier Jimenez Sama, Only Media Web-eko zuzendaria. Erabiltzaile analogiko aurreratua, hedabideekin harremanetan 1988tik, natibo digitalen artean bizi dena. OnlyMediaWebetik, jarduera guztia ekosistema digitalean eta komunikazioan zentratzen du. Hainbat mediorekin dabil elkarlanean, besteak beste Tokikom, AupaAthletic, Ulma Architectural, Construmatica, El Periodico, Comunicación y Cia...

Joxemanuel Irigoien Sanzberro, Ttipi-Ttapa fundazioko kudeatzailea. Kazetaritzan lizentziatua (Leioa / EHU). Ttipi-Ttapari lotuta garatu du bere lan esperientzia. 1990etik 1997ra Ttipi-Ttapa aldizkariaren zuzendari eta kazetari. Geroztik, Ttipi-Ttapa Fundazioaren kudeatzaile lanetan dihardu eta tarteka baita kazetari zereginetan ere.

Ramon Salaverria, Nafarroako Unibertsitateko Center for Internet Studies and Digital Life-ko zuzendaria. Kazetaritza digitaleko ikerlari eta irakaslea Nakarroako Unibertsitatean, non Center for Internet Studies and Digital Life-ko zuzendaria den. Bere azken liburua, Ciberperiodismo en Iberoamerica, 1990-ko hamarkadatik aurrera 22 iberoamerikar herrialdetako komunikabide digitalen garapena aztertzen du.

Jon Sarasua, Huheziko irakaslea eta idazlea. Komunikazio zientzietan doktorea, Pentsamenduaren Historia irakasten du Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.Intereseko arloak: gizarte pentsamendua; ekonomia sozial eta solidarioa; autoeraketa; hizkuntzen biziberritze prozesuak eta kulturgintza; nazioarteko zubigintza.  Euskalgintzan zeresan handia eman du 2013an argitaratu zuen Hiztunpolisa entseguak.

Eli Vivas, El Periodico de Catalunya-ko datu-kazetaritza kudeatzailea eta Hack Hackers-eko sortzailea. Kazetaritzan eta Hizkuntzalaritzan lizentziaduna. El Periodico de Catalunyako infografia taldearen datu-kazetaritzako saila koordinatzen du. Kazetaritza eta teknologiaren arteko uztarketa sustatzen duen Hacks/Hackers Barcelona erakundearen sortzaileetako bat da. Datu-kazetaritza eta bisualizazio eskolak ematen ditu Blanquerna Unibertsitatean, baita UABen ere. MediaLab Pradoren Datu-kazetaritza Jardunaldien antolatzeko batzordeko kidea da, eta Open Knowledge Foundationek antolatzen dituen Datu-kazetaritza Jardunaldietakoa. 2013an BBVAren InnovaData datu-kazetaritzako saria irabazi zuen FUGA2 lanarekin: Espainiako aditu ihesa aztertzen duen elkarlaneko mapa.

Guillermo Vilarroig, Overalia-ko zuzendaria. Guillermo Vilarroigek 20 urteko eskarmentua du interneteko proiektuak garatzen, eta aitzindaria izan da Espainian SEO eta web analitikaren esparruan. Web garapenean eta online marketinean espezializatutako Overalia agentziaren bazkide sortzaileetakoa da. Overalia da Googlek Analyticsen Espainian zertifikatutako bigarren aholkularitza agentzia, eta Googleren DoubleClick Digital Plataform zertifikazioa ere badu. Besteak beste, Deustu zein Mondragon unibertsitateekin lan egin du, eta Google Analyticsek Mountain View-n egiten duen urteroko batzarrera joaten den profesional espainiar bakarra da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak