Astelehenean hasiko da produktu fitosanitarioak erabiltzeko ikastaroa

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 3a, 11:05
Fitosanitario kurtsoa. Argazkia: Goizper

Anduaga Pentsuak-ek antolatuta, azaroaren 7tik 11ra bitartean GID (Gestion Integral Denbo) formazio enpresak produktu fitosanitarioen ikastaroa emango du, 15:00etatik 20:00etara bitartean, egunero, kultura etxean.

Gazteleraz emango den kurtsorako 50 debagoiendarrek eman dute izena, eta, teorikoa izan arren, hiru orduko praktika ere izango dute. Hiru formatzaile ezberdinek emango dituzte saioak, eta moduluka emango dituzte, plagak, gaixotasunak, eta abar azalduta.

Beharrezko ikastaroa

Gainera, beharrezkoa izango da kurtsoa ateratzea produktu fitosanitarioak erosi eta erabiltzeko. Anduaga Pentsuak-en Maialen Leteren esanetan: "Badaude hainbat produktu erabili ditzakezunak, baina produktu fitosanitarioek dituzten konposizioak askotan hobeak dira… Orain, legea aldatu egin da, eta fitosanitario kurtsoa aterata ez duenak ezin ditu halako produktuak erabili, eta guk ezin ditugu saldu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak